IX DoCoMoMo Ibérico Biltzarraren barruan, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapena multzoan, parte-hartze prozesu bat garatzen ari da, ondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko.
KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:
- Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
- Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
- Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
- Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.
Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.
Emaitzen zehaztasuna errazteko, Gipuzkoan hiru azterketa kasu aukeratu dira. Gipuzkoako kudeaketa sozialaren alorreko arazoen adierazgarri diren hiru ondare eraikuntza tipologia nagusi identifikatu dira.
Diagnostiko hau, bost adituk egiaztatua eta balioztatua izan da.
ORAIN, ETA EMAITZEN KALITATEA HOBETZEKO ASMOZ, GUZTI HONEKIN MODU PARTE-HARTZAILEAN LAN EGITEN JARRAITZEA DA HELBURUA.
Clikatu argazki bakoitza, ezagutza oinarria osatzen duen dokumentazio informatiboa aurkituko duzu, galdeketa burutzen lagungarri izango zaizulakoan.
ENTZUNARAZI ZURE AHOTSA!